Dragon Quest - Dairen abenturak

Author: Riku Sanjo
Artist: Kôji Inada
Synopsis: "Dragon Quest - Dairen abenturak" manga Dragon quest bideojoko sagako giroa oinarritzat hartutako manga da. Ez dakizuonontzat, nahiz eta Dragon Quest hemen famatua izan ez (oraintxe hasi dira iristen sagako azken jokoak), Japonian "Final Fantasy" joko saga baino salduagoa eta famatuagoa da; Japoniako joko sagarik famatuena da zalantzarik gabe. Azalpen gehiago joango zarete jasotzen liburuki bakoitzaren komentarioen bitartez. Manga honek bi edizio izan ditu, Tanboukona eta Bunkoa. Lehenengoa edizio normala da, betidanik ezagutzen ditugun 200 orriko liburuxka. Edizio honek 37 liburuki izan zituen. 2003an manga hau 100 milioi ale saltzera iritsi zen, oso manga gutxik lortu duten kopurua, eta horregatik reedizio bat atera zioten. Nik dakarkizuedan edizioa Bunkoa da. Edizio zaharrak 9-10 kapitulu zekartzan liburukiko, eta berriak 15-16, beraz, 22 liburukitan gelditzen da berria. Bigarren edizio honen akatsa orrialde extrak ezabatzea izan da, istorioaren orriak bakarrik utziz. Horregatik, edizio zaharraren bertsio bat ere jaitsi dut eta falta diren orrialdeak gehitu dizkiot, ahalik eta osoena gera dadin. Txorrada bat ematen du, baina egileen kontakizunak interesgarriak izaten dira, eta erasoen gida ere garrantzitsua da, jokoaren saga ezagutzen ez dutenek zein motatako erasoak darabiltzaten uler dezaten (eraso mota berdinekoek erro bera daukate). Izen originalak mantentzea erabaki dut animekoak erabili beharrean, hau da, "Fly" deitu beharrean "Dai" da, eta besteren batzuk ere aldatuta aurkituko dituzue. Aldaketa horren arrazoia ingelesezko "die"rekin (heriotza) zeukan antzagatik izan zen.