Death Note

Author: Tsugumi Ōba
Artist: Takeshi Obata
Synopsis: Light Yagami japoniarra ikasle bikaina den arren, asper-asper eginda bizi da. Baina egun batean, lurrean botata, ?Death Note? (Heriotzaren koadernoa) dioen koaderno bat aurkituko du. Bertan norbaiten izena idatzita, hau hil egiten da. Lightek hasieran ez du sinetsiko, baina laster ohartuko da Detah Note-a benetakoa dela. Orduan erabakiko du koadernoa mundutik gaizkia ezabatzeko erabiliko duela. Handik gutxira jasoko du Ryuk shinigamiaren (heriotzaren jainkoa) bisita. Gaizkileak era bitxian hiltzen hasten direnean, ordea, polizia ikertzen hasiko da eta mundu osoan kasuak argitu dituen ?L? detektibe misteriotsuaren laguntza eskatuko du. L eta Kira (Light-i jendeak eman dion izena), munduko bi gizaki azkarrenak alegia, batak bestea agerian jartzeko borroka latzean hasi dira. Eta dena Ryuk bere munduan aspertuta zegoelako... -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------OHARRA: KAPITULU GEHIAGO DITUGU IGOTZEKO. AHAL DUGUNEAN IGOKO DITUGU. MILA ESKER ZUEN PAZIENTZIAGATIK :)
Volume 01
by Darko, 2015.03.06
by Darko, 2015.03.06
by Darko, 2015.03.06